Ardoen eta goi-mailako joskintzako diseinuen artean: Katxiña upategia eta Balenciaga Museoa

Itzuli

Donostia, ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailako gastronomiagatik, bisitariak harritzen ditu etengabe.

Hala ere, hiriko xarmaz haraindi, badira aurkitu beharreko hainbat bitxi. Urrutira joan gabe, kostaldea mendebalderantz jarraituz, eta 30 kilometro baino gehiago urrundu gabe, gastronomia eta kultura, upeltegiak eta goi-mailako joskintza uztartzen dituen tokia dago.

Katxiña upeltegiak eta Balenciaga Museoak luxuzko, kulturazko eta naturazko konbinazio ezin hobea eskaintzen dute, Donostiako edozein bisitariren esperientzia osatzeko. Toki hauek hiritik erraz iristeko modukoak dira, eta turistak ohi baino gehiago esploratzera gonbidatzen dituzte, Euskal Herriko benetako bitxiak aurkituz.

Katxiña Upeltegia: Oasi bat mahasti artean Orion

Donostiatik kilometro gutxira, Orioko arrantza-herri xarmagarrian, Katxiña upategia dago. Ardoaren paradisu honek mahasti artean murgiltzeko esperientzia ematen du; bertan, bisitariek Katxiña txakolina dastatzeko aukera dute. Freskoa eta arina, ardo zuriaren barietate hau arreta handiz egiten da, eta euskal paisaiaren muina islatzen du.

Katxiñan, txakolinaz gain, Orioko sukaldaritzaren tradizio oparoaz ere gozatuko duzu. Parrillako usainak itsas haize gozoarekin nahasten dira, tokiko gastronomiak berezko dituen zaporeen festa ederra egiteko. Gainera, upategia leku ezin hobea da ekitaldi esklusiboak antolatzeko, bikaintasuna eta jatortasun iturria den ingurune batean ezin ahaztuzko esperientzia bermatuz.

Oriok, bere mendi berdeekin eta Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen bere bokalearekin, ingurune ezin hobea eskaintzen du aire zabaleko hainbat jarduera praktikatzeko. Ibilaldi lasaiekin eta bizikleta txangoekin hasi eta surfa edo piraguismoa bezalako ur kirolekin buka, ezin konta ahala aukera daude. Herri txiki hau babesleku naturala da eta ezin hobeto osatzen du Katxiñan bizi dezakegun esperientzia.

Balenciaga Museoa: Goi Joskintzarako Bidaia Getarian

Donostiatik 30 kilometrora, Getariako hiri historikoan, gure bigarren geralekua dago. Getaria, bere portuagatik eta Erdi Aroko etxe xarmagarriengatik ezaguna, agertoki ezin hobea da XX. mendeko diseinatzaile garrantzitsuenetako baten historian murgiltzeko, bertan altxatzen baita Cristobal Balenciaga Museoa. Gipuzkoako jostun ospetsuari eskainita, Museoak Balenciagaren bizitza eta obra ematen ditu ezagutzera ikuspegi sakon eta zehatz batetik.

2024an, museoak erakusketa liluragarriak zabaldu ditut, besteak beste, “Balenciaga. Izaera” (Balenciagaren diseinu bat zerk bihurtzen duen paregabe aztertzen duena) eta “Chillida eta Balenciaga. Forma tolestuz” (Balenciagaren eta Eduardo Chillidaren filosofia sortzaileak alderatzen dituena). Erakusketa hauek Balenciagaren trebetasun teknikoa eta espiritu berritzailea agerian jartzeaz gain, formaren, kolorearen eta proportzioaren gaineko jakite sakona ere islatzen dute.

Eguneratuena

Den-dena ikusi