Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

Itzuli

Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere

Bere galtzada-harrizko kaleekin eta Kantauri itsasoari begira, Euskal Herriko harribitxi hau zinemaren eta kulturaren epizentro bihurtzen da. Zinemaldia hurbildu ahala, ikus ditzagun txoko zoragarri hau bisitatzen duten nazioarteko izarrak liluratzen dituzten esperientzia esklusiboak.

Alfonbra Gorria: Glamourra eta Emozioa

Zinemaldiko alfonbra gorria zinemaldirako sarrera hutsa baino askoz gehiago da. Zinema izarren emozioa eta glamourra bere unerik gorenean harrapatzen dituen flashez eta kameraz betetako pasealdia da. Izarren zain dauden Donostiako zinemazaleek eta bisitariek ospakizun giro paregabea sortzen dute.

Alfonbra Gorria: Glamourra eta Emozioa
Luxuzko Ostatua Itsasora Begira

Luxuzko Ostatua Itsasora Begira

Donostiako hotel esklusiboek lehen mailako ostatuak eskaintzen dituzte itsasoari begira. Ekitaldiz eta proiekzioz betetako egun baten ondoren, suite dotore eta erosoak lasaitasun babesleku bihurtzen dira zinema izarrentzat.

Afari Pribatuak Jaki Gastronomiko Gozoekin

Euskal sukaldaritzaren tradizio aberatsa zinema izarrentzat antolatutako afari pribatuetan jartzen da agerian. Donostiako zigilua duten plater bikainak eta pintxo tradizionalak intimitatean zerbitzatzen dira, zinema izarrek esperientzia sentsorial paregabeaz goza dezaten.

Afari Pribatuak Jaki Gastronomiko Gozoekin
Alde Zaharra Esploratzen: Xarma Historikoa

Alde Zaharra Esploratzen: Xarma Historikoa

Aurreko mendeetako istorioak kontatzen dituzten harriztatutako kalez eta eraikin xarmagarriz osatutako labirintoa da Donostiako Alde Zaharra. Zinema izarrak, donostiarrekin nahasten diren bitartean, kalezuloen artean gal daitezke eta hiriko espiritua gordetzen duten pintxo tabernak eta jatetxe abegikorrak ezagutu.

Ozeanoa topaleku Kontxako Badian

Kontxako Hondartza ikonikoa eszenatoki ikusgarria eskaintzen du kontenplazio uneetarako. Zinema izarrek ibilaldi lasaiak egin ditzakete itsasertzetik, ozeanoaren handitasunarekin bat eginez eta handitasun horretan bakea aurkituz. Ikus ezazu hemen badia nola bisitatu itsasotik.

Ozeanoa topaleku Kontxako Badian
Spa eta Erlaxazio Saioak

Spa eta Erlaxazio Saioak

Zinemaldiko une bizien ondoren, zinema izarrek atsedena aurkitzen dute hiriko spa batzuetan. Lasaitzeko masajeek eta aurpegia gaztetzeko tratamenduek aukera ematen diete indarberritzeko eta zentzumenak biziberritzeko.

Erosketak nortasun handiko saltokietan

Gauza historiko eta originalak erostearen esklusibotasuna: hiriko merkataritza txikiak zinema izarrak maitemintzen ditu. Euskal estiloko jantziak, donostiar lurrinak, hiriko bitxi dendarik entzutetsuenetako batek egindako bitxiak edota Japoniako denda esklusiboetan saltzen diren larruzko poltsak eta diru zorroak.

Erosketak nortasun handiko saltokietan
Artea eta Kultura San Telmo Museoan

Artea eta Kultura San Telmo Museoan

San Telmo Museoa oasi kulturala da, eta Euskal Herriaren historia eta sormen aberatsa islatzen dituzten bildumak eta erakusketak barne hartzen ditu. Arte garaikidea eta zinemaldiaren esperientzia aberasten duten adierazpen kulturalak esplora ditzakete zinema izarrek.

Koktelak eta Giro Bizia Gros Auzoan

Gros auzoa gazte giroagatik eta bere bizitasunagatik da ezaguna. Zinema izarrak auzoko lokaletan eta modan dauden tabernetan murgil daitezke, paregabeko koktelez eta zuzeneko musikaz gozatuz eta beren egonaldiari dibertimendu ukitu bat gehituz.

Koktelak eta Giro Bizia Gros Auzoan
Kostaldeko Herri Ikusgarriak esploratzen

Kostaldeko Herri Ikusgarriak esploratzen

Kostaldeko herri ikusgarriak eta eskualdearen barnealdean euskal kulturaren benetakotasuna ezagutzeko, Donostia abiapuntu ezin hobea da. Zinema izarrak bidaia laburretan murgil daitezke eta Getaria eta Hondarribia bezalako tokien xarma ezagutu, TxakolindegiakBalentziaga Museoa eta leku askoz gehiago bisitatzeko.

Txoko eta esperientzia esklusibo bakoitzarekin, Donostia eszenatoki ahaztezina bihurtzen da Zinemaldira etortzen diren nazioarteko izar eta bisitarientzat. Filmetatik eta ekitaldietatik haratago, bisitarien bihotzean aztarna ezabaezina uzten duena hiriarekiko lotura emozionala da. Animatzen al zara?

Eguneratuena

Den-dena ikusi