Paisaiaren edertasunetik harago, esperientziok lotura zuzena dute Donostiako itsas tradizioarekin eta naturarekin. Jarraian, Gipuzkoako kostaldeaz beste ikuspuntu batetik gozatzeko lau esperientzia proposatzen dizkizugu.
BRAIk antolatzen dituen itsasontzi-irteerek bi ordutik hasi eta egun osora arteko iraupena dute: paseo lasai bat eman, urteurrena ospatu, bikotean ilunabarrari so egin, su artifizialak ikusi badiatik… Hori guztia itsasontzi azkar eta eroso batean, xehetasun guztiei arreta jarrita.
Hogei urte baino gehiagoko esperientziarekin, Navegavelak belaontzietako edo ontzi motordunetako irteerak eskaintzen ditu. Askotariko ontzidia du (patroiduna edo patroirik gabea), talde motara, bidaiari kopurura eta nahi den esklusibotasun-mailara egokitzen dena. Bizkaiko kostaldean ere ibiltzen da.
Ostarte Sailing bela-nabigaziorako zaletasunetik sortu zen. Ontzidia egurrezko bi belaontzi klasikok osatzen dute: Lucretia (1927) eta Tanit (1961). Arretaz eta xehe-xehe zaharberritu zituzten. Nahierako irteerak eskaintzen dituzte, eskifaiarekin: ordu batzuetako txangoak, asteburu osoak edo zeharbide luzeagoak, talde bakoitzera egokituta. Kostatik nabiga daiteke, portuak bisitatu, begiztatzeak egin, argazkiak atera edo ekitaldiak ospatu itsasontzi barruan.
Oribayk bisitari bakoitzaren profilera eta ezagutzetara egokitzen diren ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Itsas ingurunearekin zuzeneko interakzioa izatea proposatzen du: ingurunearekiko errespetua irakasten, pizten eta sustatzen duten ihesaldiak dira. Euskal arrantza-tradizioa eta irteera arduratsuak uztartzen dituzte; adibidez, arrantza jasangarria, zetazeoak ikustea edo badian zehar hezkuntza-ibilaldiak egitea.
Gipuzkoako kostaldea itsasotik esploratzea Donostia eta haren ingurunea ezagutzeko modu desberdina eta pribilegiatua da. Proposamen horietako bakoitza esperientzia paregabea da, itsasoaz gozatzeko interes, erritmo eta modu desberdinetarako pentsatua. Historia duten ibilbideetatik hasi eta arrantza jasangarriko jardunaldietaraino, badiako arratsalde ahaztezin horiek oroit izanda. Gauza batzuk bizi direnean bakarrik ulertzen direlako.