Jarraian, sei wellness espazio eta esperientzia proposatzen dizkizugu, barrutik eta kanpotik ondo sentitzen lagunduko dizutenak:
Arima lasaitasunez betetako oasia da, hirigunetik minutu gutxira. Bere diseinuzko spak igerileku klimatizatua, sauna, tratamendu pertsonalizatuak eta yoga saioak ditu. Zaintzeko eta deskonektatzeko behar dugun guztia dauka, ingurune lasai eta berde batean.
Arima aukeratzeko 3 arrazoi: Ingurune naturala · Benetako isiltasuna · Tratu hurbila eta atsegina.
https://arimahotel.com/es
Kontxako badiaren erdian dago La Perla, eta hiriko talasoterapia zentro paregabea da. Talasoterapia-zirkuitu oso bat du, eta erlaxatzeko eta zaintzeko tratamendu pertsonalizatuak. Hori guztia, itsasoari begira.
La Perla aukeratzeko 3 arrazoi: Kontxako hondartzaren zuzeneko ikuspegia · Errege bainuetxea XIX. mendetik · Hiriko wellness zentrorik osoena.
https://la-perla.net/Hiru Michelin izarreko jatetxeaz gain, Akelarrek bost izarreko hotel bat du, atsedenerako eta deskonexiorako spa txiki bat duena. Hidroterapia-gunea, tratamendu-gela eta itsasora begira dagoen kabina bikoitza ditu. Dena dago xehetasunez zainduta: arkitekturatik hasi eta espazio bakoitzeko giro lasai eta dotoreraino.
Akelarre aukeratzeko 3 arrazoi: Kantauri itsasoari begira · Goi mailako gastronomia · Luxu diskretua.
https://akelarre.net/
100 urte baino gehiagoko historiarekin, Benegas autore kosmetikaren erreferentzia da Donostian. Aholkularitza pertsonalizatua eta nazioko eta nazioarteko marken aukeraketa zaindua eskaintzen ditu. Bere espazioan, aurpegiko eta edertasun-errituetako tratamenduak ere egiten dira, produktu esklusiboekin.
Benegas aukeratzeko 3 arrazoi: Goi-kosmetika · Zaintza pertsonalizatua eta aditua · Espazio intimoa.
https://www.perfumeriabenegas.com/es-esHondarribian dago Villa Magalean, Donostiatik 20 minutura, xarma handiko hotel boutique bat da, deskonektatzeko pentsatutako spa bat duena. Maison Jean Vier-en antigoaleko tekniketan oinarritutako masajeak, tratamenduak eta wellness erritualak eskaintzen dituzte. Giroa atsegina, intimoa eta lasaia da.
Villa Magalean aukeratzeko 3 arrazoi: Hurbileko tratua · Spa erritu pertsonalizatuekin · Bertako ingurunea.
https://www.villamagalean.com
Donostia erritmotik deskonektatzeko eta garrantzitsua den horrekin berriz konektatzeko lekua da. Kultura, nortasuna, gastronomia, paisaia eta lasaitasuna uztartzen dituen helmuga.
Hiriak gelditzera, zaintzera eta norbere buruarekin konektatzera gonbidatzen gaitu.