Aisialdiko edo negozioetako bidaietan esklusibotasuna, askatasuna eta etxekotasuna maite dutenentzat, FeelFreek Donostiako gune onenetan dauden 150 apartamentu inguru eskaintzen ditu. Apartamentuak kalitate eta diseinu irizpide zorrotzekin aukeratzen dira. Tamaina guztietakoak eta erabat hornituak daude. Egonaldi hobeezin baterako, premium zerbitzuak, bisitak edo esperientzia pertsonalizatuak kontrata daitezke, eta beti dago 24 orduko arreta-telefono bat eta edozein gorabehera konpontzeko atezainzerbitzua.
https://feelfreerentals.com/es/Peña y Goñi, 3 20002 Donostia / San Sebastián
Hotel de Londres y de Inglaterra hiriko eraikin enblematikoenetako bat da, bere historia aberatsagatik eta kokapen pribilegiatuagatik ezaguna: hiriaren erdigunean eta Kontxako badiaren aurrean. 150 urte baino gehiagoan, berritzen eta behar berrietara egokitzen jakin du, betiere Belle Époque-aren distiraren islari eutsiz. Bere 166 logelek aparteko xarma eskaintzen dute, suiteak eta terrazadun atiko esklusiboak nabarmenduz, guztiak itsasora begira. Goi mailako 4 izarreko hotel honek ekipamendu eta zerbitzu esklusiboak ditu bezero zorrotzenen mailan. Nabarmentzekoak dira 24 orduko room service delakoa, Clefs D’or atezaintza-zerbitzu bikaina eta 2025ean estreinatutako gune gastronomiko berrian eskaintzen duen euskal eskaintza gastronomikoa. Bezeroek sekula ahaztuko ez duten esperientzia.
https://hlondres.com/Zubieta Kalea, 2, 20007 Donostia / San Sebastián
Boutique-hotel honetan, Premium esperientzia donostiar batez gozatuko dute bezeroek, proposamen berezi baten bidez. Portuak, badiak eta Donostiako Alde Zaharrak bat egiten duten toki pribilegiatua, eraikin enblematikoaren azken xehetasuna ere apaintzen duen interiorismoa, eta izaera propioko adeitasuna, luxuzko bidaiariari harrera egiteko prest dagoena. Bezeroak, gainera, ametsetak rooftop batean sartzeko esklusibotasuna izango du, eta, horrez gain, La Jarana jatetxeaz gozatu ahal izango du. Jatetxea hotelean integratuta dago, eta giro paregabea du. Bertan, donostiarrek eta bisitariek espazio bera partekatzen dute.
https://www.lasalaplazahotel.com/Lasala, 2 20003 Donostia / San Sebastián
Bost izardun hotel hau 2017an inauguratu zen. Hotela eta Espazio Oteiza gastronomikoa gero eta handiagoa den Akelarre unibertsoaren parte dira –hiru Michelin Izar eta hiru Eguzki Repsol Eguzki dituen bere jatetxean–. Markaren espiritua mugak gainditzea, etengabe hobetzea eta perfekzioa lortzea da, eta hotel hau espíritu horren beste adierazpen bat da. Luxurik handienarekin, gela guztiek terraza pribatua dute, denak argiak dira eta itsasora begira daude. Igerileku klimatizatua duten bi suite, Junior Suite logelak eta Deluxe logelak ditu. Espazio komunak eta terraza esklusiboak.
https://akelarre.net/Paseo Padre Orkolaga, 56 (Monte Igueldo) 20008 Donostia / San Sebastián
Arbaso hotela 2020an inauguratu zen Artzain Onaren katedralaren pareko eraikin neoklasiko batean; leku baketsua da Donostiako erdigunean. Hoteleko 50 logelek ongietorria ematen diete bidaiariei, kalitatezko esperientziaren, esklusibotasunaren eta benetakotasunaren bila datozen premium bidaiariei. Arbason etxean bezala sentitzen da bezeroa, hotel esklusibo baten zerbitzuekin eta Narru jatetxearen proposamen gastronomikoarekin.
https://www.hotelarbaso.com/es/Hondarribia, 24 20005 Donostia / San Sebastián
1912an inauguratu zenetik, Maria Cristina hotela Donostiako historiari eta bizitza kulturalari lotuta egon da. Hotelak diseinu handientsua du, eta luxuzko barrualdea. Urumearen ertzean eta itsasoari begira dago. Arrazoi horiengatik guztiengatik Espainiako eta atzerriko turisten ostatu kuttuna bihurtu zen. Hoteleko beheko solairuan dagoen Dry Barrak gorazarre egiten die glamour handiko garai bati eta Hollywoodetik etorri ohi ziren bezeroei.
https://www.marriott.com/en-us/hotels/easlc-hotel-maria-cristina-a-luxury-collection-hotel-san-sebastian/overview/República Argentina, 4 20004 Donostia / San Sebastián
Gero eta antzekoagoa den mundu honetan, oraindik ere badira bereziak eta ezin ederragoak izatearen harrotasunari eusten dioten lekuak. Bere usain, zapore eta koloreagatik, eta Donostiako Kontxa pasealekuan duen kokalekuagatik, Villa Favorita leku berezia eta paregabea da, olatuen gorabeheren zein donostiarrek itsasoaren ondoan egiten dituzten joan-etorrien lekuko. Adults-only luxuzko hotel hau 2020an inauguratu zen. 23 logela ditu, Rafael Sitgesek dotoreziaz apainduak, eta eskaintza gastronomiko zoragarria, elkarren osagarri diren bi gune bereizitan: Villa Favoritako taberna eta Paulo Airaudoren Amelia jatetxea, 2 Michelin izar dituena. Proposamen horiek mundu osoko foodie-ak erakartzen dituzte. Duela gutxi, Relax & Beauty by La Perla zerbitzu berria inauguratu dute, ongizatearen eta edertasunaren santutegi bat. Hoteleko anfitrioien talde profesional eta hurbilak ongietorri beroa egingo die bezeroei, eta atsegin handiz erakutsiko dizkie ostatuko leihoetatik Donostia bisitatzean galdu ezin dituzten leku guztiak.
https://hotelvillafavorita.com/Zubieta, 26 20007 Donostia / San Sebastián
Donostiatik eta Frantziako mugatik bi urratsetara, Hondarribiko herri arrantzale ederrean, Villa Magalean Hotel & Spa **** luxuzko boutique-hotel bat da, Art Deco dekorazioarekin girotua, arkitekturaren eta dekorazioaren zaleek zaharberritutako neoeuskal estiloko etxe batean. Terraza edo balkoi pribatua duten zortzi logela eta suite dotore eta paregabe ditu hotelak, eta haietan ostatatutako bezeroek arreta bikaina eta etengabea jasoko dute talde diskretu baten aldetik. Giro intimista horretan, Mahasti Gastronomic Wine Bar upategi bikaina eta Cinq Mondes etxearen spa bat egonaldi liluragarria biribiltzeko azken osagaiak dira.
https://www.villamagalean.com/es/Nafarroa Behera, 2 20280 Hondarribia
Aisialdiko edo negozioetako bidaietan esklusibotasuna, askatasuna eta etxekotasuna maite dutenentzat, FeelFreek Donostiako gune onenetan dauden 150 apartamentu inguru eskaintzen ditu. Apartamentuak kalitate eta diseinu irizpide zorrotzekin aukeratzen dira. Tamaina guztietakoak eta erabat hornituak daude. Egonaldi hobeezin baterako, premium zerbitzuak, bisitak edo esperientzia pertsonalizatuak kontrata daitezke, eta beti dago 24 orduko arreta-telefono bat eta edozein gorabehera konpontzeko atezainzerbitzua.
https://feelfreerentals.com/es/
Peña y Goñi, 3 20002 Donostia / San Sebastián
info@feelfreerentals.com
943 563 654
Hotel de Londres y de Inglaterra hiriko eraikin enblematikoenetako bat da, bere historia aberatsagatik eta kokapen pribilegiatuagatik ezaguna: hiriaren erdigunean eta Kontxako badiaren aurrean. 150 urte baino gehiagoan, berritzen eta behar berrietara egokitzen jakin du, betiere Belle Époque-aren distiraren islari eutsiz. Bere 166 logelek aparteko xarma eskaintzen dute, suiteak eta terrazadun atiko esklusiboak nabarmenduz, guztiak itsasora begira. Goi mailako 4 izarreko hotel honek ekipamendu eta zerbitzu esklusiboak ditu bezero zorrotzenen mailan. Nabarmentzekoak dira 24 orduko room service delakoa, Clefs D’or atezaintza-zerbitzu bikaina eta 2025ean estreinatutako gune gastronomiko berrian eskaintzen duen euskal eskaintza gastronomikoa. Bezeroek sekula ahaztuko ez duten esperientzia.
https://hlondres.com/
Zubieta Kalea, 2, 20007 Donostia / San Sebastián
reservas@hlondres.com
943 44 07 70 / 900 80 88 22
Boutique-hotel honetan, Premium esperientzia donostiar batez gozatuko dute bezeroek, proposamen berezi baten bidez. Portuak, badiak eta Donostiako Alde Zaharrak bat egiten duten toki pribilegiatua, eraikin enblematikoaren azken xehetasuna ere apaintzen duen interiorismoa, eta izaera propioko adeitasuna, luxuzko bidaiariari harrera egiteko prest dagoena. Bezeroak, gainera, ametsetak rooftop batean sartzeko esklusibotasuna izango du, eta, horrez gain, La Jarana jatetxeaz gozatu ahal izango du. Jatetxea hotelean integratuta dago, eta giro paregabea du. Bertan, donostiarrek eta bisitariek espazio bera partekatzen dute.
https://www.lasalaplazahotel.com/
Lasala, 2 20003 Donostia / San Sebastián
info@lasalaplazahotel.com
943 547 000
Bost izardun hotel hau 2017an inauguratu zen. Hotela eta Espazio Oteiza gastronomikoa gero eta handiagoa den Akelarre unibertsoaren parte dira –hiru Michelin Izar eta hiru Eguzki Repsol Eguzki dituen bere jatetxean–. Markaren espiritua mugak gainditzea, etengabe hobetzea eta perfekzioa lortzea da, eta hotel hau espíritu horren beste adierazpen bat da. Luxurik handienarekin, gela guztiek terraza pribatua dute, denak argiak dira eta itsasora begira daude. Igerileku klimatizatua duten bi suite, Junior Suite logelak eta Deluxe logelak ditu. Espazio komunak eta terraza esklusiboak.
https://akelarre.net/
Paseo Padre Orkolaga, 56 (Monte Igueldo) 20008 Donostia / San Sebastián
info@akelarre.net
943 311 208
Arbaso hotela 2020an inauguratu zen Artzain Onaren katedralaren pareko eraikin neoklasiko batean; leku baketsua da Donostiako erdigunean. Hoteleko 50 logelek ongietorria ematen diete bidaiariei, kalitatezko esperientziaren, esklusibotasunaren eta benetakotasunaren bila datozen premium bidaiariei. Arbason etxean bezala sentitzen da bezeroa, hotel esklusibo baten zerbitzuekin eta Narru jatetxearen proposamen gastronomikoarekin.
https://www.hotelarbaso.com/es/
Hondarribia, 24 20005 Donostia / San Sebastián
recepcion@hotelarbaso.com
843 931 400
1912an inauguratu zenetik, Maria Cristina hotela Donostiako historiari eta bizitza kulturalari lotuta egon da. Hotelak diseinu handientsua du, eta luxuzko barrualdea. Urumearen ertzean eta itsasoari begira dago. Arrazoi horiengatik guztiengatik Espainiako eta atzerriko turisten ostatu kuttuna bihurtu zen. Hoteleko beheko solairuan dagoen Dry Barrak gorazarre egiten die glamour handiko garai bati eta Hollywoodetik etorri ohi ziren bezeroei.
https://www.marriott.com/en-us/hotels/easlc-hotel-maria-cristina-a-luxury-collection-hotel-san-sebastian/overview/
República Argentina, 4 20004 Donostia / San Sebastián
hmc@luxurycollection.com
943 437 600
Gero eta antzekoagoa den mundu honetan, oraindik ere badira bereziak eta ezin ederragoak izatearen harrotasunari eusten dioten lekuak. Bere usain, zapore eta koloreagatik, eta Donostiako Kontxa pasealekuan duen kokalekuagatik, Villa Favorita leku berezia eta paregabea da, olatuen gorabeheren zein donostiarrek itsasoaren ondoan egiten dituzten joan-etorrien lekuko. Adults-only luxuzko hotel hau 2020an inauguratu zen. 23 logela ditu, Rafael Sitgesek dotoreziaz apainduak, eta eskaintza gastronomiko zoragarria, elkarren osagarri diren bi gune bereizitan: Villa Favoritako taberna eta Paulo Airaudoren Amelia jatetxea, 2 Michelin izar dituena. Proposamen horiek mundu osoko foodie-ak erakartzen dituzte. Duela gutxi, Relax & Beauty by La Perla zerbitzu berria inauguratu dute, ongizatearen eta edertasunaren santutegi bat. Hoteleko anfitrioien talde profesional eta hurbilak ongietorri beroa egingo die bezeroei, eta atsegin handiz erakutsiko dizkie ostatuko leihoetatik Donostia bisitatzean galdu ezin dituzten leku guztiak.
https://hotelvillafavorita.com/
Zubieta, 26 20007 Donostia / San Sebastián
rvs@hotelvillafavorita.com
843 931 111 / 900 808 822
Donostiatik eta Frantziako mugatik bi urratsetara, Hondarribiko herri arrantzale ederrean, Villa Magalean Hotel & Spa **** luxuzko boutique-hotel bat da, Art Deco dekorazioarekin girotua, arkitekturaren eta dekorazioaren zaleek zaharberritutako neoeuskal estiloko etxe batean. Terraza edo balkoi pribatua duten zortzi logela eta suite dotore eta paregabe ditu hotelak, eta haietan ostatatutako bezeroek arreta bikaina eta etengabea jasoko dute talde diskretu baten aldetik. Giro intimista horretan, Mahasti Gastronomic Wine Bar upategi bikaina eta Cinq Mondes etxearen spa bat egonaldi liluragarria biribiltzeko azken osagaiak dira.
https://www.villamagalean.com/es/
Nafarroa Behera, 2 20280 Hondarribia
info@villamagalean.com
943 569 130