Donostia San Sebastián Premium-ek hiria goi mailako helmuga turistiko gisa kokatzea du helburu, eskarmentu handiko bisitari bati zuzendutako produktu eta zerbitzuen eskaintza esklusiboa garatuz. Proiektu honek, turismo-sektoreko enpresa apartekin lankidetzan, Donostia premium turismorako erreferente gisa sendotu nahi du.

Atxikitako enpresek onurak izango dituzte, baina premium turistari aparteko esperientzia bermatzeko baldintzak eta konpromisoak bete beharko dituzte.
Premium izan

Zein dira premium izatearen abantailak

#1 AHOLKULARITZA

Laguntza teknikoa ematen dizugu premium turismorako zure produktuak edo zerbitzuak hobetzeko.

#2 NETWORKING

Lor itzazu hiriko premium turismoaren eskariari buruzko txostenak eta datuak, zure zerbitzuei edo produktuei buruzko erabakiak hartu ahal izateko.

#3 BEHATOKIA

Kontakta ezazu Premium turismora bideratutako beste eragile batzuekin, eskaintza bateratu eta espezializatu askoz lehiakorragoa garatzeko.

#4 MARKETING

Premium turismoa sustatzeko plan esklusiboa: argitalpen eta kanpaina estrategikoak, presentzia luxuzko azoketan eta bidaia espezializatuak.

Premium enpresa gisa, honako hauek bete beharko dituzu…

Proiektuak eskatzen dituen baldintzak betetzea eta horiek betetzeko konpromisoari eustea.

Sustapen-ekintzetan aktiboki laguntzea, erabilgarritasun eta prezio-baldintza onuragarriak eskainiz

Enpresen behatoki bateratuari informazioa ematea

Premium proiektuaren barruan sortutako informazioa hirugarrenekin ez partekatzea

Bat egin Donostia Premium-ekin eta turismoaren elitearen parte bihurtu. Lagundu hiria bezeroentzako erreferentziazko helmuga gisa kokatzen.
Premium izan

Katalogo Premium